Korrika, ekintza-ikerkuntza

Ikerkuntza eta ekintza zein hurbil egon daitezkeen erakutsi du aurtengo Korrikak.

Hamaika egunez,  Korrika 18k zeharkatu ditu Euskal Herriko hainbat herri eta hiri. Lekukoa eramanez, arineketan eginez, dirua emanez ala Korrika kulturalean parte hartuz milaka  lagunek euskararen aldeko jarrera erakutsi dute.

Lasterketaldi fisikoaz gain, asko izan dira  “Euskara elkarri emateko” kanpaina zabaltzeko erabili diren bideak,  hedabide tradizionalak eta bestelako kanal eta plataformak ere.

Korrikaren izaera transmedia garatuz, Multimedia Komunikazioa Masterreko hainbat ikasle, AEK, ETB, Tabakalera eta EHUko NOR ikerketa taldeko kideak lanean aritu dira. Ekintza-Ikerkuntza  ikuspegiarekin burutako lana oso esperientzia aberasgarria izan da, hedabie desberdinen elkarlana, ilusioa eta euskararen aldeko jarrerak hedatzeko.

Eginiko ibilbidearen hainbat adibide hemen aurkitu daitezke:

– Eitb.com-en Gaztea barruan dagoen atarian aipatzekoak Kliperoek egunero egin duten Saioa eta “11 egun, hamika istorio” : http://www.eitb.com/eu/gaztea/korrika/

– “11 egun, hamaika istorio Txio bidez: http://txio.eitb.com/eu/korrika-2013

– Transbideak atarian korrika-transmedia jarraipena: http://transbideak.com/adibideak/korrika/