Jakin euskal telebistagintzaz

Nork Ikerketa Taldeko Josu Amezaga, Bea Narbaiza, Maite Berriozabal, Patxi Azpillaga eta Edorta Aranak, beste irakasle eta ikertzaileekin batera, Jakin aldizkariaren 194-195 zenbakia gorpuztu dute euskal telebistagintzari buruzko artikuluen bidez. EITBren 30. urteurrena dela-eta, aztergai hartu dute telebistagintza, euskara, marku legala, tokiko TBak, EITBren albistegiak eta eragina ikus-entzunezkoen industrian. Orain arteko balantzea egiteko baino, etorkizunera begira  komunikabide publikoei buruz eta normalkuntza  linguistikoari zabalik dagoen eztabaidan ekarria egiteko asmoarekin burututako testuak dira.