Gorka Salcesen Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa doktorego tesia, Zabalduz programaren barruan burutu diren lehen bietako bat izan da. Tesia NOR ikerketaren taldearen barruan egin da, Josu Amezagaren zuzendaritzapean.
Zabalduz programaren helburuei jarraituz, laguntza honi esker ikerlari gazte bat txertatu ahal izan da gure inguruneko erakunde batean, Hekimenek bultzatutako Euskal Hedabideen Behatokian hain zuzen.