‘Uhinak’ beketako bat jaso du NOR taldeko proiektu batek

Iratzar eta IparHegoa fundazioek antolatutako Uhinak beken II. edizioan saritutako proiektuetako bat NOR taldeko doktorego tesi batean oinarritutako artikulu izan da. Samara Velte doktoreaurreko ikerlariak Iragana, etorkizuna eta iruditeria soziala atalari dagokion beka jaso du ‘Aizkorak, zuhaitzak eta hutsuneak. Memoriaren teknologiak belaunaldi gazteen iruditeria kolektiboan’ proposamenagatik. Ikerlariak sei hilabeteko epea izango du gai horri buruzko artikulu luze bat idazteko.