“Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian. Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriak” izeneko liburuaren aurkezpena

Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian. Egoeraren ondorioak, egokitzapenak eta eszenatoki berriakizeneko liburua argitaratu du NOReko Edorta Aranak, AFIT, EKOPOL eta Parte Hartuz ikerketa taldeetako beste bost ikerlariekin batera.

Solidary ikerketa proiektuan lanean ari diren UPV/EHUko hainbat ikertzailek burutu duten inkestaldi zabalaren emaitzak plazaratzen dira argitalpen honetan. Liburuak, lau eremutan (Antiarrazakeria-Migazioak-Interkulturalitatea, Feminismoa, Ekologismoa eta Euskara) ari diren mugimendu sozialen egoera, partaideen izaera, ekintzak, pandemiak eragin dizkien baldintzak eta etorkizunera begira dituzten ikusmoldeak aztertzen dira, besteak beste.

Liburua euskaraz, frantsesez edo gaztelaniaz eskura daiteke doanik UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuan.

.