Uda Ikastaro arrakastatsua audientzia digitalen inguruan

NOR taldea partaide duen Behhategiak, Hekimen elkartearekin batera, Euskal hedabideen audientzia digitala: metrika adostuen garaia ikastaroa antolatu du, EHUko Uda Ikastaroen baitan.

Burutu berri dugun ikastaroan metrika adostuen bidean hiru eragile nagusi batu eta elkarrekin gogoeta partekatua egin dugu: komunikabideak, administrazioa eta unibertsitatea.

Testuinguru horretan, zenbait adituren eskutik euskal hedabideen audientzia digitala ezagutzeko bideak, tresnak, aukerak eta erronkak ezagutu ditugu.

Norabide honetan hastapeneko urratsa den eta Euroeskualdeak kofinantzatzen duen BEHA proiektuaren lehen emaitzen berri ere eman dugu eta eragileen arteko lankidetzarako giroa sendotu izanaren sentipenarekin itzuli gara.

Ez da makala izan gai honen inguruan bildutako jende kopurua, 60 lagun inguru, eta nabarmentzekoa da ere esparru desberdinetako partaideen presentzia aberatsa (hedabideak, unibertsitateak, erakundeak, neurketa eta ikerketa agentziak, hizkuntza eta komunikazio politikako arduradunak… ).

Oso pozik atera gara jardunaldietatik, galtzak bete lan baina norabide argiarekin: BEHA 2  proiektua prestatzen hasi gara dagoeneko.

Hitzaldi guztiak hemen ikusgai.

Uda Ikastaroa komunikabideetan:
Berria (irailak 13)
Hamaika TB (irailak 13)
Berria (irailak 14)

(Informazioa hemendik hartua: https://behategia.eus/en/audientzia-digitala-neurtzeko-oinarri-bateratuak-finkatzen-ari-gara/)