Skip to main content

Berriak

Ikerketa eta euskara solasaldia

Joan den urriaren 19an Ikerketa eta euskara solasaldia burutu zen Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Solastueu zikloaren baitan. Solasaldian honakoek hartu zuten parte:

  • Olatz Arbelaitz, IKERGAZTEteko koordinatzailea, ikertzailea informatikan eta UEUkidea.
  • Ana Zubiaga, UPV/EHUko Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa taldeko arduraduna eta UEUkidea.
  • Josu Amezaga, UPV/EHUko NOR ikerketa taldeko koordinatzailea eta UEUkidea.
  • Nagore Elu, Neuronal Ubiquitin Pathways ikerketa taldeko ikertzailea eta ikergaztea.
  • Koldo Garcia, Urdail-hesteetako Genetika taldeko burua da Biodonostia ikerketa institutuan eta UEUko zuzendaritzako kidea.
  • Moderatzailea: Ainhoa Latatu, IKERGAZTEko koordinatzailea.

Oso gogoeta interesgarriak mahaigaineratu ziren bertan.

Solasaldi osoa ikusgai hemen.