Mikel Laboari buruzko tesia defendatu da NOR taldean

Tradizioa eta esperimentazioaren arteko harremana aztertu du Ainara Santamaria NOR taldeko kideak Itxi, ireki edo klik. Euskal kulturari buruzko gogoeta-analisi bat musika-esperimentazio eta-tradizioaren bidegurutzean doktore tesian, horretarako Mikel Laboaren lana aztertuta.

Metodo induktiboa baliatuz, hainbat musikagile esperimental elkarrizketatu ditu, gaur egun esperimentazioa eta tradizioa nola txirikordatzen diren aztertzeko eta Laboaren lana hobeto ulertu ahal izateko. Lanaren zuzendariak Enrike Hurtado eta Josu Amezaga izan dira.

Mari Luz Estebanek (EHU), Larraitz Ariznabarretak (UNR) eta Iratxe Aristegik (DU) osatutako ebaluazio batzordeak oso ondo baloratu zuen Santamariaren lana, eta kalifikaziorik altuena jari zioten.

Defentsa 2022ko abenduaren 21ean egin zen, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.