‘Euskal Hedabideen Urtekaria 2022-23’ aurkeztu du Behategiak

Elkarlanaren ideiak zeharkatzen du goitik behera argitalpena eta iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko urrats sendoak eman beharra; dela eleaniztasuna, ikus-entzunezkoak, audientzien neurketa edo berrikuntza bezalako eremuetan.

Hamalau artikuluk eta hiru eranskinek osatzen dute alea, eta hogeita hamazazpi sinatzaile ditu orotara. Sarean dago ikusgai eta laster ingelesez ere emango dituzte artikuluak Elia itzultzaile automatikoaren bidez.

Edukiak:

-2023ko nazioarteko komunikazio joerak: aldaketarako mandatua.
-Oztopoak oztopo euskarazko komunikabideek aurrera darraite.
-Euskara arrain elektrikoen itsasoan.
-Ekintzatik hitzarmenera; hitzarmenarekin, elkarlanaren garapenera.
-Badalab: hizkuntza eta berrikuntza gurutzatzen diren lekua.
-Zibererasoak, guztion arrisku eta arazo.
-Bertsolari Txapelketa Nagusitik Nord Streamera: eduki libreen garrantzia hizkuntza ez-hegemoniko batean.
-EnpresaBIDEA, ekonomia etxekotuz.
-Euskarazko ikus-entzunezkoen egungo produkzioa. Ekoizpenaren, kontsumoaren eta zabalkundearen azterketa, begirada kualitatiboa ardatz.
-Europa txikiaren sareko albisteak: hizkuntza gutxituen online agenda orekatua, mundu mugatua.
-Hedabide euskaldunen audientziari buruzko sareen analisia: Twitterren jarraitzaile gehien dituzten Behategiari lotutako 7 hedabideen komunitateen analisia.
-HEKIMEN elkarteko webguneak 2022. urtean eta azken 10 urteetan.
-Podcastgintzara zuzendurik antena: kontsumoak, euskarazko podcastak eta euskarazko podcast feministak.