XIX. International Conference on Minority Languages biltzarrean NOR Taldeko hainbat kidek parte hartu zuten. Biltzarra Galesko Carerfyrddin herrian egin zen 2023ko ekainaren 20tik 24ra. Europan hizkunta gutxituen inguruan egiten den biltzar garrantzitsuena da.
Aurreko edizioa NOR Taldeak antolatu zuen 2021ean. Pandemiak eragindako mugikortasun murrizketen ondorioz, ekitaldi hura erabat birtuala izan zen. Horregatik aurtengo edizioko antolatzaileek aukera eman zioten NOR Taldeari oholtzara igo eta modu presentzialean partaideak agurtzeko.
Guztion izenean, eta hizkuntza gutxituek sarri pairatzen duten gutxiespena ezeztatzen duen ikur gisa, Irulegiko eskuaren kopia bat oparitu zien Edorta Arana taldekideak Galesko edizioko antolatzaileei. Izan ere esku horri esker badakigu, jakin, hainbestetan euskara gehienbat ahozko hizkuntza eta idazkera berantiarreko hizkuntza zela zioten haiek erratuta zeudela: duela bi mila urte baino lehenago jadanik hizkuntza idatzia zen.
Bertze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien
orai dute porogatu
enganatu zirela.
(B. Etxepare, ).