NOR ikerketa taldeko Garazi Sánchez, Edorta Arana eta Ane Zugaza Kanbon izan ziren martxoaren 21ean, Euskal Hedabideak elkarteak urtero antolatzen duen mintegiaren baitan, Ikusiker ikerketa proiektuko ipar Euskal Herriko datuak aurkezten. Aurkezpenean, Iparraldeko gazteek dituzten IKTen erabileraren eta ikus-entzunezko kontsumoaren inguruko datuak aurkeztu zituzten.
Euskal Hedabideak elkartea Kanaldude, Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko Hitza, Kazeta.eus eta Herria hedabideek osatzen dute, eta aukera ezin hobea izan zen inpresioak partekatu eta gazteen kontsumoen inguruko elkarrizketa mamitsu bati bidea irekitzeko.
Topaketa hau ikerketa taldearen eta komunikabideen arteko harremana estutu eta elkarlana bultzatzeko bidean beste aurrerapauso bat izan da.