EDISOren VII. Sinposioa: lehen aldiz Euskal Herrian, NOR Ikerketa Taldearen bultzadarekin

EDISO Diskurtso eta Gizarte Ikasketen Elkartearen VII. sinposioan “Zeharkakotasunak, gurutzaketak eta periferiak. Ikuspegi metodologikoak XXI. mendeko diskurtsoaren eta gizartearen azterketetan” gaia hartu dute ardatz.  Nazioarteko topaketa hau Euskal Herrian antolatzen den lehen aldia izan da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Bizkaia Aretoan egin dute, uztailaren 2, 3 eta 4an. Zazpigarren edizio honetan eskaini nahi izan dute diskurtsoaren eta gizartearen arteko harremanak aztertzeko gaur egun erabiltzen ari diren metodoekin elkarreragiteko plataforma bat: metodo mistoak, metodo multimodalak, metodo konputazionalak eta esperimentalak, metodo etnografiko eta sortzaile berriak, besteak beste.

Sinposio honen helburua izan da diskurtsoaren azterketan hainbat ikuspegi eta eremu epistemikotatik diharduten pertsonen arteko komunikazioa eta lankidetza indartzea. EDISO komunitatearen sinposioen edizio guztietan bezala, VII. edizio honetan ere, asmoa izan da diskurtsoaren azterlanen esparruan egindako aurrerapen berriei buruzko ezagutzak eta esperientziak trukatzea eta diskurtsoekin lan egiten den esparruetatik sinergiak sortzea.

EDiSo 2025 sinposioak osoko bilkurak, komunikazioak, tailerrak eta mahai-inguru bat izan ditu. EDiSoren hizkuntza-politika eleaniztuna da, hizkuntza-inklusioa eta -berdintasuna sustatzeko. Sinposioaren hizkuntzak gaztelania, katalana, euskara, galegoa eta portugesa dira, baita ingelesa ere. Hizlari bakoitzak bere lehentasuneko hizkuntza  erabil dezake, eta, horretarako, ikus-entzunezko baliabideak erabiliz (adibidez, PPT edo aldibereko interpretazioa), bere diskurtsoa entzuleengana iritsiko dela ziurtatuko da. Metodologia hori arrakastaz frogatu da EDiSo sinposioaren hainbat ediziotan. Sinposioaren modalitatea offline izan da, eta streaming bidez egin daiteke osoko bilkuretarako eta mahai-ingururako.

NOR Ikerketa Taldeko zazpi kidek hartu dute parte eta horietatik sei Tokiko Batzorde Antolatzaileko kide dira.

VII Simposio EDiSo Tokiko Batzordea

  • Jokin Aiestaran, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Miren Artetxe, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Agurtzane Elordui, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Lamia Filali-Mouncef, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Graxi Irigaray, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Aitzpea Leizaola, Universidad del País Vasco, UPV/EHU
  • Miren Otxotorena, Universidad Autónoma de Madrid
  • Elixabete Pérez Gaztelu, Universidad de Deusto
  • Samara Velte, Universidad del País Vasco, UPV/EHU

VII Simposio EDiSo Batzorde Zientifikoa

  • Jokin Aiestaran, Universidad del País Vasco
  • Cristina Aliagas, Universitat Pompeu Fabra
  • Daniel Amarelo, Universitat Oberta de Catalunya
  • Carla Amoros, Universidad de Salamanca
  • Miren Artetxe, Universidad del País Vasco
  • Eva Alberione, Universidad Nacional de Córdoba, Argentina
  • Encarna Atienza, Universitat Pompeu Fabra
  • Yvette Bürki, Universität Bern
  • Lucía Cantamutto, Universidad Nacional de Río Negro
  • Josep M. Castellà, Universitat Pompeu Fabra
  • Eva Codó, Universitat Autònoma de Barcelona
  • Ernesto Cuba, University of Washington
  • Agurtzane Elordui, Universidad del País Vasco
  • Marta Estévez Grossi, Universidade de Santiago de Compostela
  • Branca Falabella Fabrício, Universidade Federal do Rio de Janeiro
  • Cristian González, Pontificia Universidad Católica de Valparaíso
  • Fernando Guzmán, Universidad de Sevilla
  • Daniela Lauria, Universidad de Buenos Aires
  • Aitzpea Leizaola, Universidad del País Vasco
  • Júlia Llompart, Universitat Autònoma de Barcelona
  • Carmen López Ferrero (Universitat Pompeu Fabra)
  • Cecilia Magadán, Universidad Nacional de San Martín
  • Luisa Martín Rojo, Universidad Autónoma de Madrid
  • Emilee Moore, Universitat Autònoma de Barcelona
  • Adil Mostaoui Sghir, Universidad Complutense de Madrid
  • Teresa Oteíza Silva, Universidad Católica de Chile
  • Adriana Patiño, University of Southampton
  • Carolina Pérez Arredondo, Universidad de O’Higgins
  • Miguel Pérez-Milans, University College London
  • David Poveda, Universidad Autónoma de Madrid
  • Gabriela Prego, Universidade de Santiago de Compostela
  • Ana María Reaño Pastor, Universidad de Castilla-La Mancha
  • Viviane Resende, Universidad de Brasilia
  • María Florencia Rizzo, Universidad Nacional de San Martín
  • Iñaki Sagardoy, Universidad Pública de Navarra
  • María Florencia Sartori, Universidad Nacional de San Martín
  • Agostina Iglesias Sánchez, Universidad Nacional de Córdoba
  • Matías Soich, Universidad de Buenos Aires
  • Josep Soler Carbonell, Stockholm University
  • Cecilia Tallatta, Universidad Nacional de San Martín
  • Samara Velte, UPV/EHU
  • Mònica Daisy Vieira Araujo, Universidade Federal de Minas Gerais
  • Claudia Vallejo Rubinstein, Universitat Autònoma de Barcelona
  • Luz Zas Varela, Universidade de Santiago de Compostela
  • Mónica Zoppi Fontana, Universidad Estadual de Campinas