Filmak Lezo Urreztietaren historia sinisgaitza kontatzen du, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztua izan zen. Martin Ugalde kazetariak 1936ko gerra garaian eta ondoren ekintza ezin bitxiagoetan ibilitako santurtziarrari egin zizkion elkarrizketen grabazioetan oinarritu da zuzendaria, Josu Martínez NOR taldeko kidea alegia, filma egiteko.
Filma Euskararen Egunean proiektatuko da, abenduaren 3arekin, Bilboko Bizkaia Aretoan, arratsaldeko 7etan.
Horrez gain beste hainbat tokitan ere proiektuatua izango da hurrengo aste eta hilabeteetan.
Proiekzio gehiagori buruzko informaziorako eta Lezo Urreztietaren berri jakiteko, webgune honetara jo:
http://jainkoakezditbarkatzen.eus/