2021.

Euskararen Adierazle Sistemarako audientzia datuak.

Izaera: Ikerketa

Erakundea: Soziolinguistika Klusterra, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

CIESek 1984tik aurrera dituen audientzia datuak bildu, ustiatu, eta EASen argitaratzeko eman ditu NOR Taldeak. CIESen datuak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan urtero egiten den inkestaren emaitzak dira. 1984tik 1996ra bitarte, paperezko txostenak digitalizatu eta taulak osatu dira. 1997tik 2006ra bitarteko datu digitalak Tom Micro datubaserako prestatu dira. 2007Tik aurrerako datuak zuzenean landu dira Tom Micron. Honi esker, modu irekian kontsulta daitezke azken ia lau hamarkadetan Hego Euskal Herriko komunikabideek izan dituzten audientziak, euskarri eta hizkuntzaren arabera multzokatuta, eta hainbat aldagai soziodemografikorekin gurutzatuta. Hemendik aurrerako datuak ere bildu, ustiatu eta argitaratuko dira..

2020.

Manuel de Ynchaustiren funts zinematografiko aurkitu eta berreskuratu.

Izaera: Ikerketa

Erakundea: Euskadiko Filmategia

Manuel de Ynchaustiren funts zinematografiko garrantzitsua aurkitu eta berreskuratu da Euskadiko Filmategiarentzat. Funts hau 1922 eta 1959 bitartean Ynchaustik berak eta bere semeak filmatutako 157 filmez osatua da, beste film komertzial batzuez gain.

2017.

René Le Hennaff eta Louis Lumièreren Euskadi filma berreskuratu.

Izaera: Ikerketa, zabalkundea

Gure irudi galduak programaren barruan Louis Lumièrek ekoitzitako azken filma aurkitu, berreskuratu eta aztertu da: Euskadi (1936). Film honek 3D zinemaren esperimentazioa egiten du (betaurreko anaglifoekin) eta hainbat aretotan proiektatu genuen, oihartzun sozial handiarekin.

.

Komunikabideetako Administrazio Kontseiluetako partaidetza.

Izaera: Bestelakoa

Erakundea: EiTB, Berria, Goiena

Taldeko kide batzuk komunikabide ezberdinetako Administrazio Batzordeko kide ere izan dira: Eusko Irrati Telebista (Josu Amezaga, 1999-2002; Edorta Arana, 2013-2016; Beatriz Narbariza, 2013-2020); Berria egunkaria (Josu Amezaga, 2011-2016 eta Estitxu Garai 2016-2021); eta Goiena Komunikazio Taldeao (Edorta Arana, 1995 -).