NOR taldeko Bea Narbaiza eta Edorta Aranak Ikusiker panelean landutako datuen eta ondorioen berri eman dute Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean. Applika izenarekin, 2018an martxan jarritako ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela. UPV/EHUko eta EITBko ikertzaileek osatutako lantaldeak ikus-entzunezkoen kontsumoa, ebaluazioa eta sorkuntza aztertzea ditu helburu.