Ipar Euskal Herrian hizkuntzan, kulturan eta zineman eskumenik duten sei erakundek (EEP – Euskararen Erakunde Publikoa, EKE – Euskal Kultur Erakundea, Euskal Elkargoa, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Akitania / Nafarroa / Euskadi Euroeskualdea eta ALCA – Akitania Berriko Liburu Zinema eta Ikus entzunezkoen Agentzia) hitzarmena sinatu dute EHUrekin, NOR Ikerketa Taldeak lurralde horretako zinemagintzaren egoera aztertzeko NOR Taldeak ikerketa burutu dezan.
Ikerketaren emaitzak hiru izango dira: egoeraren diagnostikoa, Hego Euskal Herrian garatu diren zinema politiken analisia, eta gomendioak.
Ikerketa hau, aipatu erakundeak aspaldi honetan zinema politika bat adostu eta elkarrekin aurrera eramateko duten borondatearen ondorioa da.
Lana burutu ahal izateko hitzarmena sinatu dute, 2022ko ekainaren 29an, aipatu erakundeek eta EHUk. Lehen aldia da EHUk eta erakunde horietako ia denek hitzarmenik egiten dutena.
NOR Taldeak hurrengo hilabeteetan eskainiko du bere lanaren emaitza.
Informazio gehiago hemen.