Joan den urriaren 19an Ikerketa eta euskara solasaldia burutu zen Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen Solastueu zikloaren baitan. Solasaldian honakoek hartu zuten parte:
- Olatz Arbelaitz, IKERGAZTEteko koordinatzailea, ikertzailea informatikan eta UEUkidea.
- Ana Zubiaga, UPV/EHUko Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa taldeko arduraduna eta UEUkidea.
- Josu Amezaga, UPV/EHUko NOR ikerketa taldeko koordinatzailea eta UEUkidea.
- Nagore Elu, Neuronal Ubiquitin Pathways ikerketa taldeko ikertzailea eta ikergaztea.
- Koldo Garcia, Urdail-hesteetako Genetika taldeko burua da Biodonostia ikerketa institutuan eta UEUko zuzendaritzako kidea.
- Moderatzailea: Ainhoa Latatu, IKERGAZTEko koordinatzailea.
Oso gogoeta interesgarriak mahaigaineratu ziren bertan.
Solasaldi osoa ikusgai hemen.