NOR taldeko Agurtzane Elordui, Lamia Filali-Mouncef, Miren Artetxe eta Samara Velte izan dira Palman egin den IDEOLING (International Symposium on Language Ideologies and Attitudes) kongresuko hizlarietako batzuk.
Urriaren 17a eta 19a bitartean, nazioarteko hizkuntza gutxituen esperientzietan hiztunek dituzten jarreren inguruko ikerketen emaitzak aurkeztu eta azaldu dituzte 120tik gora hizlarik, Balear Uharteetako Unibertsitateak antolatutako biltzarrean. Zenbait kasutan jarrera horiek ideologia linguistikoekin eta hizlarien identitate edo estatus sozialekin lotu dira; era berean, hizkuntzen estandarren eta bestelako aldaeren arteko tentsioak eta desberdintasunak ere aztertu dira.
<<How carnivalesque humor can alter the social and linguistic status quo: a case study from Navarre and its ‘Iruinkokoa’ carnival>> komunikazioa aurkeztu dute NOR taldeko Agurtzane Elordui eta Samara Veltek (Iñaki Sagardoy-Leuzarekin batera).
<<Construction and deconstruction of the standard language ideology among Basque and Peninsular Spanish Speakers>> komunikazioa aurkeztu du NOR taldeko Agurtzane Elorduik (Carla Amorósekin batera).
<<“My Basque has no swag”. The lack of linguistic legitimacy as an obstacle to linguistic mudes among college students>> komunikazioa aurkeztu du NOR taldeko Miren Artetxe Sarasolak (Garbiñe Bereziartuarekin batera).
<<Ideologías lingüísticas y criterios estilísticos en traducción: rol social de las traductoras y su impacto en el desarrollo del euskera>> komunikazioa aurkeztu du NOR taldeko Lamia Filali-Mouncefek.