Ikusiker behatokiko ikertzaileen agerraldia Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordean

Bea Narbaizak eta Jone Hernandezek gazteek ikus-entzunezkoen eta sare sozialen esparruan egiten dituzten kontsumoak ikertzen dihardute Ikusiker behatokian. Unibertsitateetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei maiz egiten dizkieten inkestetan biltzen dituzten datuekin osatzen dituzte gaikako txostenak, eta emaitzak webgunean argitaratzen dituzte, interesa duen ororen esku.  Eusko Legebiltzarreko Kultura batzordeak deituta, 2025eko datuen berri eman dute NOR taldeko bi ikertzaileek; baita zenbait ondorio partekatu eta legebiltzarkideen galderei erantzun ere. Bideo honetan ikus daiteke agerraldi osoa:

(Egilea: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco)