Gero eta gehiago dira, gure artean ere, transmedia ikuspegiarekin buruturiko proiektuak. Erakunde publikoek zein pribatuek, mugimendu sozialek zein norbanakoek aurrera ateratako kontakizun horietan, plataforma desberdinak erabiltzen dira, eta ekoizle eta erabiltzailearen arteko ohiko mugak hautsi egiten dira istorioari zabaltasun zein sakontasun berriak eskainiz.
Transmedia jarrera honen erakusgarri izan nahi dute ikastaro honetan aipatutako adibideek; informazio, musika, jarduera politiko-sozial edota kulturaletik abiatuta. Aukera paregabea Euskal Herrian transmediatasunak egin duen bidean murgiltzeko.
Transbideak ikerketa proiektukoak aritu dira antolaketa lanetan, NOR Ikerketa Taldearen babesean.