2012ko otsailean, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologiko Kabineteak kaleratu du hedabideen gaineko pertzepzioari eta erabilerari buruzko ikerketa lana (euskaraz eta gazteleraz).
Bertan, datu zehatzez gain, komunikabideekiko harremana nola bizi dugun adierazten duten hainbat ideia ageri dira. “Politikoki zuzena” ala, beste era batera esanda, komunikabideen gaineko iritzi orokortua zein den jakin dezakegu. Esaterako, TBak entretenimenduan duela indarguneetako bat (inkestatuen %56aren iritziz) eta aldiz internet gehiago dela gauzak ikasteko ala formakuntzarako bidea (%42). Orokorrean, bi komunikabide nagusi horien artean TBak lortzen du, oraindik ere, balorazio hobea (%43) baina segidan datorkio internet ehuneko %32arekin.