Aztiker-ek eginiko ikerketa-lanak EITBren albistegiak jorratzen ditu. Irrati-telebista publiko horietan eraiki eta zabaltzen den Euskal Herriaren errepresentazioa nolako den aztertzen du.
Ipar-Hegoa Fundazioaren enkarguz, 2010eko iraila eta azaroa bitartean Euskadi Irratia, Radio Euskadi, ETB1 eta ETB2ren eguneroko albistegiak jorratzen dira modu sakonean.
Emaitzen arabera, Kirola da tematikoki garrantzi gehien duen alorra. Beranduago datoz Politika, Jendartea, Kultura ala Nazioartekoak.
EAEren joko-esparrua da gehien islatzen dena, hitzez zein irudien bidez. Euskal Herriak bere osotasunean, Nafarroak edo Iparraldeak hutsaren hurrengoko agerpena daukate infomazio-saio horietan. Aginte-lekuetan dauden politikariak eta presentzia mediatikoa daukaten goi-profesionalek tinkotu egiten duten eremu autonomikoa.
Gizonezkoen gainpresentzia nabarmendu egiten da eta ez bakarrik Kiroletan. Izan ere, emakumezkoen agerpen-maila oso eskasa da Politikan eta Ekonomian. “Biguinagoak” kontsidera daitezkeen tematiketan ageri dira bakarrik sarriago. Estereotipoak beraz, barra-barra, EITBren albistegietan ere.
Langileen gaineko berriak eta, orokorrean, sozioekonomiarekin lotutako gaietan ere notiziak modu hotzean jorratzen dira, gertakarien jatorriak eta ondorioak ahulduta aurkezten dira eta bilakaera ekonomikoaren erantzunkizunak anonimizatu agertzen zaizkigu.
Ikerketa-lan interesgarria, hiru zatitan aurkeztua:
– Generoa