Sorry, this entry is only available in Euskera.
CESyAk antolatutako #AMADIS2014 kongresuan parte hartu du NOR Ikerketa taldeak, Madrilen. Estatu espainiarreko telebista kate nagusiek bigarren audio hizkuntza eta azpidazketa nola erabiltzen duten azaldu du Josu Amezagak; Multilingual TV proiektuaren baitan garatzen ari den ikerketa.
2012an eta 2014an egindako grabaketetan batutako datuen arabera, gaztelaniaz aritzen dira telebista espainiarrak era esklusiboan. Hala ere, bigarren audio kanalaren aukerak bestelako hizkuntzei ere irekitzen die atea: 2014ko emisioen %24 izan dira bigarren hizkuntza baten, gehienetan, ingelesez. Azpimarratzekoa da estatu espainiarreko hizkuntza koofizialek ez dutela inongo presentziarik izan bigarren audio kanaletan.
Amezagak azaldu zuenez, digitalizazioak eta teknologia berriek hizkuntza aniztasuna ireki dute telebisten eremuan, lehen satelite bidezko telebistak egin zuen bezala. Hala ere, hainbat hizkuntzen presentzia ez da nahastu behar kultur aniztasunarekin. Azpimarratu zuenez, telebista hizkuntz-anitza Europako Batzordeak helburutzat duen herritarren hizkuntz aniztasuna sustatzeko tresna garrantzitsua izan daiteke, “baina hizkuntzen ezagutza sustatzeko telebista erabiltzea sustatzen duen politika moldeak kontuan izan beharko luke bigarren hizkutzetan azpidazteko aukera, beren audio kanalen osagarri legez”.