Katixa Agirrek ‘Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean’ liburua aurkeztu zuen azaroaren 23an, Donostiako Tabakaleran, Literaktum jaialdiaren barruan. Donostia Zinemaldiaren laguntzarekin Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak euskaraz argitaratu dute liburua, Nosferatu Bildumaren X. zenbakia dena, hain zuzen. Lana Zinemaldia 70 zikloarekin batera kaleratu da. Katixa Agirreren ‘Zinema festa bat da’ kaleratu dute Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostia Zinemaldiak
Lana “premisa original eta dibertigarri batetik” abiatzen da: Miramar jauregiak festa berezi bat hartuko du Donostia Zinemaldiaren 70 urteak ospatzeko, eta hantxe bilduko dira komunean bi ezaugarri dituzten gonbidatu berezi samarrak: Donostia Saria jaso izan dute inoiz eta hilda daude egun.
Zinemaldiaren 70 urteak errepasatzeko aukera eta aitzakia.