PRIBATUTASUN POLITIKA
Pribatutasun politika honek webgune honetako datu pertsonalen tratamenduen inguruan informazioa eskaintzea eta interesdunei asistentzia emateko eskubideak deskribatzea du helburu, 2016ko apirilaren 27 ko 679/2016 (EB) Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko araua eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko, abenduaren 5eko, 2018/3 Lege Organikoarekin bat.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?
Erakundearen izena: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
IFZ: Q4818001B
Helbidea: Sarriena z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)
Telefonoa: +34 94 601 20 00
E-posta: nortaldea@ehu.eus
Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA datu hauek honako kasuetan erabiliko ditu:
Web gunearen funtzionamendua
Pribatutasuna
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK ez du erabateko pribatutasuna bermatzen web gunean; izan ere, baimenik gabeko hirugarren batzuek nola dabilen jakin dezakete.
Birusak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da informatika-birusek eragin ditzaketen kalteen erantzule; birusik eza ez dago bermatua.
Huts teknikoak
Gunea gaizki badabil, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da horren erantzule; baldin eta gaizki badabil ezbeharren bat gertatu bada, ezinbesteko kasuren bat izan bada, premiazko mantentze-lanak egiten ari badira edo EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI ez dagokion zerbait gertatu bada.
Cookie-ak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die sistemetan cookieak izan ditzakeela. Cookieak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten argibideak medio sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen dira. Cookiek ezin dute erabiltzailea identifikatu, baina erabiltzailearen IPa izan dezakete.
Dena den, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea eta erabiltzaileak ordenagailuan cookieak sartzen ez uzteko aukera dauka.
Proxy-cachea
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die “proxy-cachea” delako zerbitzua izan dezaketela inplementatuta; zerbitzu horren helburua da web orriak eta ftp artxiboak biltegiratzea, sarearen errendimendua hobetzeko, eta sare korporatiboarentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzea. IP bakoitzak eskatutako URL helbideak bakarrik dituzten zerbitzu horretako erregistro-fitxategi edo “log” direlakoak aldizka kendu egingo dira, Segurtasun Informatikoko Araudiak zehaztutako periodikotasunaren arabera. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK datu horiek ez ditu emango, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.
Sareko zerbitzuaren monitorizazioa
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die sareko jarduerak monitorizatzeko zerbitzuak izan ditzakeela, informazio-sistemen segurtasuna arriskuan jar dezaketen intzidentziak gertatzen direnerako. Monitorizazio horren osagarri gisa alerta-sistema bat erabil dezake; sistema horren arabera, beharbada, noizbehinkako esku-hartzeak egin beharko dira, arriskua sor dezaketen ekipoak identifikatzeko eta, hala badagokie, saretik kanpo uzteko, funtzionamendua normaldu arte.
Zenbat denboraz gordeko dira datuak?
Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean gordeko dira.
Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAren www.nortaldea.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:
a. Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.
Nori utziko zaizkio zure datuak?
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAk datu hauek ez ditu hirugarrenen esku utziko.
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:
Sarbide eskubidea: Datu-emaileak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAri emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAri, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAk bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAk soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAk soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
Eramateko eskubidea: Datu-emaileak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAri bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)
Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAren posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.