Katixa Agirreren aurkezpenak The Girls Are Coming. Gender, Youth and the New Basque Literature izenburua darama. Bertan, gizonezkoak nagusi ziren eremu batean, euskal literaturan alegia, azken hamarkadan emakume gazteak indartsu nola sartu diren aztertuko du.
Katixa Agirre University of East Anglia unibertsitatean urtebeteko egonaldia burutzen ari da, hiru urteko ikerketa kontratu baten barruan. Lehenago Londresko School of Languages, Linguistics and Film zentroan izana da beste sei hilabetez. Bere proiektuan, ikus-entzunezko produktuetan genero nortasunak nola eraikitzen diren aztertzen du, kasu bati bereziki fokatuz: Mad Men telesaila.
Mintegia Birmingham-eko Unibertsitateko Department of Hispanic Studies Sailak antolatzen du, Basque Studies adarraren barruan.