The girls are coming: euskal literatura, genero eta gazteei buruzko mintegia Birmingham-eko Unibersitatean

The girls are coming: euskal literatura, genero eta gazteei buruzko mintegia Birmingham-eko Unibersitatean
Katixa Agirre, Nor Ikerketa Taldeko kideak, mintegi bat gidatuko du Birminghameko Unibertsitatean, 2011ko Azaroaren 23an.

Katixa Agirreren aurkezpenak The Girls Are Coming. Gender, Youth and the New Basque Literature izenburua darama. Bertan, gizonezkoak nagusi ziren eremu batean, euskal literaturan alegia, azken hamarkadan emakume gazteak indartsu nola sartu diren aztertuko du.

Katixa Agirre  University of East Anglia unibertsitatean urtebeteko egonaldia burutzen ari da, hiru urteko ikerketa kontratu baten barruan. Lehenago Londresko  School of Languages, Linguistics and Film zentroan izana da beste sei hilabetez. Bere proiektuan, ikus-entzunezko produktuetan genero nortasunak nola eraikitzen diren aztertzen du, kasu bati bereziki fokatuz: Mad Men telesaila.

Mintegia Birmingham-eko Unibertsitateko Department of Hispanic Studies Sailak antolatzen du, Basque Studies adarraren barruan.

Informazio gehiago

Hitzaldiaren laburpena

Menu