Josu Martínez NOR Ikerketa Taldeko kideak Euskadi izeneko filma aurkitu du Parisko artibategi batean. Filma 3D moduan grabatu zen 1936an, Louis Lumièrek garai hartan garatutako teknika baliatuz. Teknika hark proiekzio areto berezituak eskatzen zituen, eta horregatik oso gutxitan proiektatua izan zen. Orain, Loraldia festibala eta NOR ikerketa taldearen lankidetzari esker, Euskal Herrian izango da ikusgai, martxoan zehar. 3D efektua ikusteko, nahikoak dira betaurreko anaglifoak (lente urdin eta gorria dituztenak).
Filmak 22 minutu ditu, euskal musika eta kantez osatutako soinu banda du, eta Ipar Euskal Herriko bizitzaren pasartean jasotzen ditu, baserri ingurutik hasi eta kostaldeko turismo guneetaraino.
Informazio gehiago hemen.