Samara Velte taldeko kideak gazteeek gatazkaren memoria nola eraikitzen ari dren aztertu du Euskal gatazkaren memoria mediatuak: gazteek iragan kolektiboarekiko dituzten pertzepzio eta posizionamenduen analisi diskurtsiboa doktotego tesian.
Diskurtsuaren analisia eginez eta berrogei bat gazte elkarrizketatu ondoren, hainbat ondorio plazaratu ditu Samarak bere tesi lanean. Besteak beste gazteak gatazka armatuaren oroimena eraikitzen ari direla berretsi du. Sarritan kontrakoa uste bada ere, gazteek arreta jartzen diote iragan horri; alabaina batzuetan ez dira legitimatuta sentitzen horretaz hitz egiteko; edo ez zaie horretarako aukerarik ematen. Zentzu horretan, oroimenaren eraikuntzan laguntzeko beharra jarri du mahai gainean.
Lanaren Ebaluazio Batzordeak goraipatu egin du tesiaren kalitatea, eta solasaldi mamitsuz betetako jardun bihurtu da defentsa ekitaldia.
Tesi lanaren zuzendariak Aitzpea Leizaola eta Josu Amezaga izan dira, biak EHUkoak.
Ebaluazio Batzordeko kideak aldiz, Ane Larrinaga (EHU), Lupizinio Iñiguez (UAB) eta Joana Etxart (UPPA).
Nazioarteko tesia izan da, eta 2023ko ekainaren 28an defendatu da.