Europako streaming plataformen inguruko agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Josu Amezagak Kultura batzordearen aurrean eginiko agerraldian, hizkuntza gutxituek streaming plataformetan duten presentziari buruzko ikerketa izan du mintzagai. Iaz aurkeztu zuen ikerketa hau Europako Parlamentuan: Netflix, Amazon Prime eta Disney Plus plataformetan euskarak, katalanak, galegoak, galesak eta luxenburgerak duten presentzia aztertu zuten, Amezagaz gain, NOR Ikerketa Taldeko zenbait kidek. Legebiltzarkideen aurrean hausnarketak eta iradokizunak ere plazaratu ditu. Horien artean, Europako Parlamentuari eskea egin diezaioten gaiaren jarraipen egituratua egin dezan, batetik; eta bestetik, EAEn Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortzearen beharra ere azpimarratu du.

Eusko Legebiltzarraren bideo honetan dago jasota agerraldi osoa: