Nor Ikerketa Taldeak Talde Kontsolidatu izaera du, Eusko Jaurlaritzaren izendapenaren arabera, eta urteetan zehar proiektu eta jarduera ezberdinen inguruan bildutako ikerlariak biltzen ditu, ikerlari berriekin batera. Taldearen jarduera ildo nagusiak hiru dira: Euskal Herriko ikus-entzunezkoen egitura eta tokiko telebistak; Europako hizkuntza gutxituetako telebistagintza (hala hizkuntza erregionalei nola etorkinen hizkuntzei dagokienez); eta komunikazioa eta talde nortasuna. Hurrengo urteetarako plangintzaren barruan, bestalde, maila ezberdinetako lanak aurreikusten dira: ikerkuntzan sakondu, proiektu ezberdinak garatuz aipatu ildoetan; kanpo harremanak areagotu eta ehuntzen jarraitu, naizioarteko ekitaldietan parte hartuz eta ikerketarako egonaldiak zein ikerlarien gonbidapenak burutuz; formakuntzari dagokionez, bidean diren doktorego tesiak lagundu eta ikerlari berriak erakarri; eta dibulgazioan, gure lanen emaitzak gizarteratu.
Talde hau Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko zortzi irakaslek, ikerlari kontratodun batek eta formakuntzako zazpi bekadunek osatzen dute (doktoreaurrekoak zein doktoreostekoak). Halaber EMAN Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitatearen partaide da, UPV/EHUko Parte Hartuz eta AFIT ikertaldeekin batera.