2016ko urtarrilaren 14an sinatu dute hiru unibertsitatek eta Hekimen elkarteak Euskal Hedabideen Behategia sortzeko hitzarmena. Unibertsitate sinatzaileak honakoak izan dira: Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Mondragon Unibertsitatea (MU), eta Deustuko Unibertsitatea (DU), eta haien errektoreek ordezkatuak izan dira.
Behategiaren helburuen artean euskal hedabideen inguruko ikerketa bultzatu eta transferitzea zein komunikabideen ikuspegi estrategikoa lantzea daude. Horretarako hiru unibertsitateetako ikerketa talde eta ikerlari ezberdinek parte hartzen dute Behategian. NOR taldeak lehen unetik hartu parte aktiboa proiektuan.
Unibertsitateon eta euskarazko herri ekimeneko komunikabideen sektoreen arteko lankidetza hau, halaber, beste eragile batzuengana zabaldu nahi da: bereziki administrazioa (Gizpuzkoak Diputazioa jadanik laguntzen ari delarik) eta ekimen publikoko komunikabideetara. Horixe izango da hemendik aurrerako erronka handienetako bat.
Behategia jadanik emaitzak ateratzen hasia da: besteak beste webgunea, eta Durango Azokan aurkeztutako Euskal Hedabideen Urtekaria 2015.
Informazio gehiago.